lunes, 9 de enero de 2012

EGUBERRI-JAIAK ZORIONEZ AMAITU DIRA.


Zorionez amaitu dira gabonak. Seguruenik ez naiz Gabonak gorrotatzen dituen bakarra eta nik baino gehiago gorrotatzen dituenik ere badago, ama guztiak. Amarentzat abenduaren hogeita laua baino aste bete lehenago hasten dira eguberriak. Orduan hasten dira pentsatzen zer jarriko duten jateko, zenbat lagunentzat sukaldatu behar izango duten eta merkatuetan bueltaka ibiltzen dira non aurkituko beherapen hoberenak. Eta hori guztia , gutxi izango balitz bezala, beti badago norbait ez zaiona gustatzen jakia eta beste aukera bat asmatu behar.

Niretzat okerrena da, Eguberri eguna oso segidan jarraitzen zaiola Gabon gauari eta digestioa egitea ere ez digu denbora ematen.  Horregatik azkenaldian erabaki dugu, orain arte ez bezala, arkumearen ordez, arraina jatea eta arkumea eta txerri kumea uzten ditugu hurrengo egunerako.

Dena den, gehiegi da; gainera horri eransten bazaizkio turroiak, mazapanak, etb…, zer esango dut bada….. Ardoari eta txanpanari esker bete sentzatsioa morroten da eta jasangarriago egiten zaizkio bi egunak.

Aste bete geroago, etortzen dira Gabon zaharra eta Urte Berria. Hauek eramangarriago egiten zaizkit. Ziztu batean mahatsak jan eta gero lagunekin topatzen gara eta tabernaz taberna joaten, izugarrizko mozkorra harrapatzen dugu eta dantzatuz egun hauetan pairatutako familia arteko tentsioak desagertzen dira. Hori diot, izan ere, nork ez du bronkaren bat senitarteko batekin eduki eguberrietan? Seguru nago, ni ez naizela bakarra egoera desatsegina bizi izan duena eguberrietan.

 Bestalde, urte berri egunean gu ez gara elkartzen guztiak, gazteenak berandu jaikitzen gara eta. Normalean aurreko egunetik soberan dagoena jaten dugu. Hori bai, hainbeste janaria dago, non sei hilabete eta gero gabonetako soberak handik eta hemendik dabiltzan.

Eta azkenean dator Errege eguna, hain zuzen ere, umeentzako eguna. Ze poza hartzen duten emeek erregeak ikustean ¡. Hau da eguna polita, hau!. Urtarrilaren 6an ume guztiak beraien zain daude eta aurten itsasontzi batean heldu dira Donostira opariz beteta. Hori bai, gaua arte ez dira banatzen hasten. Gero umeak ohera sartu orduko, umeen jarreraren arabera, banatzen dituzte opariak.Batzuek ikatza besterik ez dute jasotzen eta tamalez batzuek hori ere ez.  Hurrengo egunean umeak dabilzkigu etxearen barna oparien bila eta gutxien espero duzun lekuan agertzen dira opariak; hau da, leihoaren atzean, maiharen azpian,....

Azkenik, errege eguna pasa eta gero, arnasa sakona hartzeko eguna heltzen da. Gure ohiko beharretara itzultzen gara eta hurrengo eguberriaren zain geratzen.