lunes, 19 de marzo de 2012

PATXI LOPEZEK ATZO LAZKAO HERRIA BISITATU ZUEN

Atzo Lazkaok Patxi Lopezen bisita izan zuen. Besteak beste, hauek bisitatu zituen: fraileen liburutegia, Maizpide euskaltegia, San Benito ikastola, Gerriko kultur elkartea. Etxezuri sagardotegian bazkaldu zuen.

Erredakzioa Maizpide

Atzo Patxi Lopez, alkateak gonbidatuta, Lazkaon egon zen. Ordiziako Parke Teknologikoan ekitaldi batera joatea zeukala aprobetxatuz, Lazkaora hurbildu zen. Euskal Kulturarekin lotutako hainbat erakunde eta eraikin bisitatu zituen.
Hasteko fraileen liburutegian izan zen. Antzineko liburuak, fraileek ondo zainduta, erakutsi zizkioten. Han zegoen izugarrizko liburu kopuruak eta haien antzinatasunak Lopez harritu zuten. Jarraian, liburutegiaren ondoan dagoen Maizpide euskaltegira abiatu zen. Zuzendariak lagunduta, haren instalazioak ikusteaz gain, irakasle batzuekin eta zenbait ikaslerekin mintzatu zen. Ateratakoan, jasotako tratuarengatik bere poztasuna adierazi zien han geunden kazetariei.
Maizpidetik San Benito ikastolara abiatu zen, eta sarreran ume talde batek harrera ederra egin zioten lore-sorta emanez. Ikastolak barruan zeukan aretoan, Patxi Lopezek han zeudenei euskaraz eskertu zizkien etorkizuneko belaunaldien mesedetan egiten duten lana.
Handik Gerriko Kultur Elkartera joan zen. Elkartearen presidenteak, beraien ikurra emanez, Lopezen etorrera omendu zuen. Omenduak gogoz onartu zuen oparia.
Bisita bukatzeko, Etxezuri sagardotegian bazkaldu zuen, eta berriro artatu zutenekin hitz egin zuen jasotako artatzea eskertuz.
Gaur Patxi Lopezen hurkoek oso pozik dagoela bisitarekin adierazi dute.

martes, 6 de marzo de 2012

ARGAZKIA

Eskultura harrigarria. Nik eskultura honekin egingo nuke Frankorenekin egin zuten modura. Eskulturak emakume bat, eskuen artean erratza hartuta, errazten irudikatzen du. Eskulturaren oinarrian irakur daiteke “Place de la femme”, hots, « Emakumeen Enparantza ».

Ez da beharrezkoa esatea erabat matxista iruditzen zaidala irudia, eta eskultura gizarte matxistaren isla dela. Ez ote zegoen beste irudirik emakumea hobeto irudikatzen duenik? Irudi honek emakumei etxeko lanak egitea bakarrik dagokiela esan nahi duela ematen du.
Argazkia begiratzeak gaur egungo gizarte-arazora eraman nau. Argazkia ikusteak pentsarazten dit oraindik ez daukagula barneratuta garbiketak ez dagozkiela soilik emakumeei. Bakoitzak garbi dezala bere zikinkeria. Emakumeok ez daukagu gizonezkoek zikintzen dutena zertan garbitu, eta egiten badugu nahi dugulako izan dadila, ez gizarteak behartzen gaituelako.

Dena den, onartu behar da eskultura ez dela gaurkoa. Zaharra dela ematen du. Nire ustez, tarte labur batean, pauso handiak eman ditugu gizarte aurrerakoi baterantz, eta alde nabarmenak ikusten dira gure gurasoen eta seme-albeen arteko belaunaldietan. Ziur aski emakumea lan merkatura sartu izanak gizartean aldaketak eragin ditu, beraz gizarteak aurrerako pausoak eman ahala, emakumeek etxeko lanak egiteari uzten diote, eta gizonezkoek behar dituzte, erremediorik gabe, lixibak egin, umeak zaindu, erosketak egin, etab...