lunes, 19 de marzo de 2012

PATXI LOPEZEK ATZO LAZKAO HERRIA BISITATU ZUEN

Atzo Lazkaok Patxi Lopezen bisita izan zuen. Besteak beste, hauek bisitatu zituen: fraileen liburutegia, Maizpide euskaltegia, San Benito ikastola, Gerriko kultur elkartea. Etxezuri sagardotegian bazkaldu zuen.

Erredakzioa Maizpide

Atzo Patxi Lopez, alkateak gonbidatuta, Lazkaon egon zen. Ordiziako Parke Teknologikoan ekitaldi batera joatea zeukala aprobetxatuz, Lazkaora hurbildu zen. Euskal Kulturarekin lotutako hainbat erakunde eta eraikin bisitatu zituen.
Hasteko fraileen liburutegian izan zen. Antzineko liburuak, fraileek ondo zainduta, erakutsi zizkioten. Han zegoen izugarrizko liburu kopuruak eta haien antzinatasunak Lopez harritu zuten. Jarraian, liburutegiaren ondoan dagoen Maizpide euskaltegira abiatu zen. Zuzendariak lagunduta, haren instalazioak ikusteaz gain, irakasle batzuekin eta zenbait ikaslerekin mintzatu zen. Ateratakoan, jasotako tratuarengatik bere poztasuna adierazi zien han geunden kazetariei.
Maizpidetik San Benito ikastolara abiatu zen, eta sarreran ume talde batek harrera ederra egin zioten lore-sorta emanez. Ikastolak barruan zeukan aretoan, Patxi Lopezek han zeudenei euskaraz eskertu zizkien etorkizuneko belaunaldien mesedetan egiten duten lana.
Handik Gerriko Kultur Elkartera joan zen. Elkartearen presidenteak, beraien ikurra emanez, Lopezen etorrera omendu zuen. Omenduak gogoz onartu zuen oparia.
Bisita bukatzeko, Etxezuri sagardotegian bazkaldu zuen, eta berriro artatu zutenekin hitz egin zuen jasotako artatzea eskertuz.
Gaur Patxi Lopezen hurkoek oso pozik dagoela bisitarekin adierazi dute.

martes, 6 de marzo de 2012

ARGAZKIA

Eskultura harrigarria. Nik eskultura honekin egingo nuke Frankorenekin egin zuten modura. Eskulturak emakume bat, eskuen artean erratza hartuta, errazten irudikatzen du. Eskulturaren oinarrian irakur daiteke “Place de la femme”, hots, « Emakumeen Enparantza ».

Ez da beharrezkoa esatea erabat matxista iruditzen zaidala irudia, eta eskultura gizarte matxistaren isla dela. Ez ote zegoen beste irudirik emakumea hobeto irudikatzen duenik? Irudi honek emakumei etxeko lanak egitea bakarrik dagokiela esan nahi duela ematen du.
Argazkia begiratzeak gaur egungo gizarte-arazora eraman nau. Argazkia ikusteak pentsarazten dit oraindik ez daukagula barneratuta garbiketak ez dagozkiela soilik emakumeei. Bakoitzak garbi dezala bere zikinkeria. Emakumeok ez daukagu gizonezkoek zikintzen dutena zertan garbitu, eta egiten badugu nahi dugulako izan dadila, ez gizarteak behartzen gaituelako.

Dena den, onartu behar da eskultura ez dela gaurkoa. Zaharra dela ematen du. Nire ustez, tarte labur batean, pauso handiak eman ditugu gizarte aurrerakoi baterantz, eta alde nabarmenak ikusten dira gure gurasoen eta seme-albeen arteko belaunaldietan. Ziur aski emakumea lan merkatura sartu izanak gizartean aldaketak eragin ditu, beraz gizarteak aurrerako pausoak eman ahala, emakumeek etxeko lanak egiteari uzten diote, eta gizonezkoek behar dituzte, erremediorik gabe, lixibak egin, umeak zaindu, erosketak egin, etab...

miércoles, 29 de febrero de 2012

ZAHARTZAROA



Zahartzaroa bizitzaren azken garaia da. Haurtzaroari heldutasun aroa jarraitzen zaio, heldutasunari zahartzaroa, eta zahartzaroari heriotza. Beharbada, heriotza bizitzako aroa da, edo behintzat, zahartzaroak heriotzara bideratzen gaitu.

Azkenaldian, zientzia eta medizinari esker, aski luzatu egin da azken aro hori, eta bizitzari gehitu zaio gutxienez 20 urte. Epe labur batean, 65 urte bizi izatetik 80 urte bizitzera pasatu gara. . Pentsatzen badugu, gizakiaren zahartasuna erretiroarekin batera hasten dela, gaur egun gazteak denbora luzeagoan gara, politikoek erabaki zutelako, arestian, bi urte erretiroa atzeratzea.

Dena den, urte gehiagoz lanean aritu arren, hainbeste luzatu da bizi-itxaropena, non zaharrek ez dakite zertan eman aisialdia. Denbora luzea eta diru gutxi, hauek dira zahar gehienen oztopoak. Jasotzen dituzten pentsioekin ez dute begira gabe xahutzeko adina. Are gehiago, pentsioak ez die premiazko gauzarik erosteko adina ematen.

Hori dela eta, behar diren bitartekoak ezarri behar dira zahartzaroa duintasunez eraman dezagun. Hasteko, pentsio duinak jar ditzatela, gaur egungo bizi-mailari dagozkionak, eta ezin bada hori egin, haiei zuzendutako produktu eta serbituen salneurriak apalagoak izan daitezela. Adibide gisa bururatzen zait helduei antolatutako bidaiak. Bidai agentziek diru-laguntza jasoten dute zaharrei bidaiak salneurri baxuagoan eskain diezazkieten.

Zahartzaroan badago unea arreta berezia eman behar zaiona, hau da, zaharrek, adina edo gaixotasuna direla eta, independentzia galtzen duteneko unea. Askotan, seme-alabek ez dutelako haiek zaindu edo lan arrazoiengatik ezin dutelako, zahar egoitza batera eraman dituztegu. Hori ez da haientzat aukera onena, gero. Nire ustez, kasu gehienetan une traumatikoa izaten da, eta azkartu egiten zaie hiltzeko unea. Horri gehitu behar zaio, tamalez, nagusiek bere kabuz moldatzeari uzten diotenean, eta ahulak direnean, askotan tratu txarrak jasaten omen dituzte, bai zahar egoitzakoengatik bai sendikoen aldetik.

Hori guztia ekiditzeko, niri ideia ona iruditzen zait, gure zahartzaroa planifikatzea. Gure ahalmen fisiko eta mentala galdu baino lehen, aurreikusi dezakegu gure etorkizuna. Maiz ikusi dut, kooperatiba baten bitartez jendea elkartzen dela, eta bere neurriko egoitza bat eraikitzen dutela. Horrela, kalitate oneneko serbitzuak lortzen dituzte.

miércoles, 22 de febrero de 2012

PRODUKTU EKOLOGIKOAK



Gaur egun, gizartean ekologiaren aldeko joerak nagusitzen ari direlakoan nago, ohartzen ari garelako ingurumena, natura... zaindu behar ditugula, planetaren iraunkortasuna bermatu ahal izateko.

Horretarako, iradokitzen digute produktibitate intentsiboan oinarritzen diren ekoizpen moduak atzean utzi, eta iraunkorraren aldekoak jarraitzeko.

Testuinguru honen barruan, produktu ekologikoak daude. Energia berriztagarriak, hala nola, eguzki-energia, aeolikoa, etab...pareko joerak dira. Haiek guztiak, naturarekiko jokaerak mesedegarriak direla, aldarrikatzen dute hainbat erakundek, alderdi poltikok etab...

Esango nuke, ekintza hauen guztien atzetik, mundua aldatzea nahi duten zenbait filosofia daudela, eta filosofia izatetik errealitatera pasatzera, egun, pauso sendo batzuk egiten ari direla.
Astiro, joera hauek gizartean nagusituz doaz, politika eremura pasatuz. Nire ustez, politika aldetik, ekologiaren aldeko alderdiak, noizbait, ez dakit noiz, botere handienetakoak izango dira, uste dudalako, bide onera eraman gaitzakeen eredu politiko bakarra dela.

Dena den, oraindik fikzio gauza da, eta nolabait, iraultzaren hasieran gaude.

Irakurri dudanaren arabera, produktu ekologikoak, osasungarriagoak izateaz gain, ez dutelako gai kimikorik erabiltzen haien ekoizpenarako, ezta genetikoki aldatutako gairik ere, natura gehien errespetatzen dutenetakoak dira. Horretaz gain, zapore eta kalitate aldetik, arruntak baino hobeak dira.

Baina, badaukate alde txarra nabarmen bat, eta, hau da: beraien salneurria, ohikoak baino askoz garestiagoak baitira, beraz, ez dira poltsiko guztientzat eskuragarriak. Orduan beraien salmenta asmo onez betea izan arren, ezin du helburua bete, pribilegiatu gutxiri zuzenduta dago eta.

Bestalde, badaude ekologikoa izenarekin dabiltzan jarduerak oso etikoak ez direnak, eta batzuetan, ekoizpen-katearen zerbait aldatu gabe, “ekologiko” ziligua jartzen diote produktuari, berez iruzur hutsa izanik.

Hala ere, ez dut uste, Euskadin horrelako iruzurrik dagoenik, eta “Euko Label” zigiluan konfiantza daukat. Entzun dudanez, kalitate-kontrol zorrotzak daude, eta bete beharreko baldintzak araudi zehatzen bitartez ezarrita daude.

Azkenik, produktu ekologiak gizartearentzat onuragarriak direlakoan, hurrengo erronka izango litzateke, haiek nola ekoiztu modu intentsiboak erabili gabe.
AZAZKALAK



Hiztegian “azazkala” hitza begiratzean, konturatu naiz, gaztelaniaz zenbait konnotazio daukala, euskaraz ez daukana; adibidez, gaztelanaz maiz erabilitako esaera “con uñas y dientes”, euskaraz esaten duenarekin “gorputz eta arimaz” ez dauka zerikusirik; edo, erdaraz adierazteko norbait haserre dagoela, hau da, “estar de uñas”, “haserre dago”-ren bitartez esaten da euskaraz; beraz ez dago loturarik hor ere. Orduan, badirudi, bi hizkuntza hauen artean badagoela, hitz honi dagokionez alde nabarmena.

Hala ere, “azazkal” hitzak, hizkuntzaren arabera, ñabardura desberdinak dauzkan arren, azakalek arrazak berdintzen dituzte. Gizaki arrazak guztiek azazkalak zuri-zuriak dituzte. Beltzenak hain zuriak egoteak harritu egiten nau. Azal kolorea ikatza bezain beltza duten arren, atzamarren muturrak elurra bezain zuriak dauzkate.

Bestalde, bururatzen zait, azazkalak, buruhezurraren atzetik, gorkutzeko zati gogorrenenetakoak dira, eta ez da kasualitatea. Atzamarrak gure erremintak dira. Haiekin esku lanak egiten ditugu; beraz, erraz, istripuak paira ditzakete. Gainera, besoen muturretan daudenez, edozein gauzak, esatebaterako, ateak, harrapa ditzake. Bere garuza gogorrari esker, istripuetatik atzamarrak babesten dituzte. Niri, behintzat, behin gertatu zitzaidan. Ate batek harrapatu ninduen eta azazkala luzaroan belztuta eduki nuen.

Eta orain galdetuko diot neure buruari: esku-lanak, noizbait, desagertuko balira, azazkalak desagertuko lirateke? Nolakoak ote ziren gure arbosoen azazkalak?
Nire ustez, eta ziur aski, haienak gureak baino askoz gogorragoak ziren. Gizartearen bilakaerarekin batera, gizakiok garuna eskuak baino gehiago erabiltzen dugu eta hori dela eta, seguruenik azazkalek loditasuna galdu dute. Garuna handitu ahala, muturrak txikituz doaz.


Azkenik, niretzat, azazkalek aurrean daukadan pertsonari buruz asko esaten dute. Ondo zainduta badauzka, bere lanbidea bulego batean egiten duela pentsarazten dit; bestela, bere eskuak bere eginbeharrean erabiltzen dituela, edo ez duela zaintzen bere itxura esango nuke.

Susana

lunes, 9 de enero de 2012

EGUBERRI-JAIAK ZORIONEZ AMAITU DIRA.


Zorionez amaitu dira gabonak. Seguruenik ez naiz Gabonak gorrotatzen dituen bakarra eta nik baino gehiago gorrotatzen dituenik ere badago, ama guztiak. Amarentzat abenduaren hogeita laua baino aste bete lehenago hasten dira eguberriak. Orduan hasten dira pentsatzen zer jarriko duten jateko, zenbat lagunentzat sukaldatu behar izango duten eta merkatuetan bueltaka ibiltzen dira non aurkituko beherapen hoberenak. Eta hori guztia , gutxi izango balitz bezala, beti badago norbait ez zaiona gustatzen jakia eta beste aukera bat asmatu behar.

Niretzat okerrena da, Eguberri eguna oso segidan jarraitzen zaiola Gabon gauari eta digestioa egitea ere ez digu denbora ematen.  Horregatik azkenaldian erabaki dugu, orain arte ez bezala, arkumearen ordez, arraina jatea eta arkumea eta txerri kumea uzten ditugu hurrengo egunerako.

Dena den, gehiegi da; gainera horri eransten bazaizkio turroiak, mazapanak, etb…, zer esango dut bada….. Ardoari eta txanpanari esker bete sentzatsioa morroten da eta jasangarriago egiten zaizkio bi egunak.

Aste bete geroago, etortzen dira Gabon zaharra eta Urte Berria. Hauek eramangarriago egiten zaizkit. Ziztu batean mahatsak jan eta gero lagunekin topatzen gara eta tabernaz taberna joaten, izugarrizko mozkorra harrapatzen dugu eta dantzatuz egun hauetan pairatutako familia arteko tentsioak desagertzen dira. Hori diot, izan ere, nork ez du bronkaren bat senitarteko batekin eduki eguberrietan? Seguru nago, ni ez naizela bakarra egoera desatsegina bizi izan duena eguberrietan.

 Bestalde, urte berri egunean gu ez gara elkartzen guztiak, gazteenak berandu jaikitzen gara eta. Normalean aurreko egunetik soberan dagoena jaten dugu. Hori bai, hainbeste janaria dago, non sei hilabete eta gero gabonetako soberak handik eta hemendik dabiltzan.

Eta azkenean dator Errege eguna, hain zuzen ere, umeentzako eguna. Ze poza hartzen duten emeek erregeak ikustean ¡. Hau da eguna polita, hau!. Urtarrilaren 6an ume guztiak beraien zain daude eta aurten itsasontzi batean heldu dira Donostira opariz beteta. Hori bai, gaua arte ez dira banatzen hasten. Gero umeak ohera sartu orduko, umeen jarreraren arabera, banatzen dituzte opariak.Batzuek ikatza besterik ez dute jasotzen eta tamalez batzuek hori ere ez.  Hurrengo egunean umeak dabilzkigu etxearen barna oparien bila eta gutxien espero duzun lekuan agertzen dira opariak; hau da, leihoaren atzean, maiharen azpian,....

Azkenik, errege eguna pasa eta gero, arnasa sakona hartzeko eguna heltzen da. Gure ohiko beharretara itzultzen gara eta hurrengo eguberriaren zain geratzen.