miércoles, 22 de febrero de 2012

PRODUKTU EKOLOGIKOAK



Gaur egun, gizartean ekologiaren aldeko joerak nagusitzen ari direlakoan nago, ohartzen ari garelako ingurumena, natura... zaindu behar ditugula, planetaren iraunkortasuna bermatu ahal izateko.

Horretarako, iradokitzen digute produktibitate intentsiboan oinarritzen diren ekoizpen moduak atzean utzi, eta iraunkorraren aldekoak jarraitzeko.

Testuinguru honen barruan, produktu ekologikoak daude. Energia berriztagarriak, hala nola, eguzki-energia, aeolikoa, etab...pareko joerak dira. Haiek guztiak, naturarekiko jokaerak mesedegarriak direla, aldarrikatzen dute hainbat erakundek, alderdi poltikok etab...

Esango nuke, ekintza hauen guztien atzetik, mundua aldatzea nahi duten zenbait filosofia daudela, eta filosofia izatetik errealitatera pasatzera, egun, pauso sendo batzuk egiten ari direla.
Astiro, joera hauek gizartean nagusituz doaz, politika eremura pasatuz. Nire ustez, politika aldetik, ekologiaren aldeko alderdiak, noizbait, ez dakit noiz, botere handienetakoak izango dira, uste dudalako, bide onera eraman gaitzakeen eredu politiko bakarra dela.

Dena den, oraindik fikzio gauza da, eta nolabait, iraultzaren hasieran gaude.

Irakurri dudanaren arabera, produktu ekologikoak, osasungarriagoak izateaz gain, ez dutelako gai kimikorik erabiltzen haien ekoizpenarako, ezta genetikoki aldatutako gairik ere, natura gehien errespetatzen dutenetakoak dira. Horretaz gain, zapore eta kalitate aldetik, arruntak baino hobeak dira.

Baina, badaukate alde txarra nabarmen bat, eta, hau da: beraien salneurria, ohikoak baino askoz garestiagoak baitira, beraz, ez dira poltsiko guztientzat eskuragarriak. Orduan beraien salmenta asmo onez betea izan arren, ezin du helburua bete, pribilegiatu gutxiri zuzenduta dago eta.

Bestalde, badaude ekologikoa izenarekin dabiltzan jarduerak oso etikoak ez direnak, eta batzuetan, ekoizpen-katearen zerbait aldatu gabe, “ekologiko” ziligua jartzen diote produktuari, berez iruzur hutsa izanik.

Hala ere, ez dut uste, Euskadin horrelako iruzurrik dagoenik, eta “Euko Label” zigiluan konfiantza daukat. Entzun dudanez, kalitate-kontrol zorrotzak daude, eta bete beharreko baldintzak araudi zehatzen bitartez ezarrita daude.

Azkenik, produktu ekologiak gizartearentzat onuragarriak direlakoan, hurrengo erronka izango litzateke, haiek nola ekoiztu modu intentsiboak erabili gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario