miércoles, 29 de febrero de 2012

ZAHARTZAROA



Zahartzaroa bizitzaren azken garaia da. Haurtzaroari heldutasun aroa jarraitzen zaio, heldutasunari zahartzaroa, eta zahartzaroari heriotza. Beharbada, heriotza bizitzako aroa da, edo behintzat, zahartzaroak heriotzara bideratzen gaitu.

Azkenaldian, zientzia eta medizinari esker, aski luzatu egin da azken aro hori, eta bizitzari gehitu zaio gutxienez 20 urte. Epe labur batean, 65 urte bizi izatetik 80 urte bizitzera pasatu gara. . Pentsatzen badugu, gizakiaren zahartasuna erretiroarekin batera hasten dela, gaur egun gazteak denbora luzeagoan gara, politikoek erabaki zutelako, arestian, bi urte erretiroa atzeratzea.

Dena den, urte gehiagoz lanean aritu arren, hainbeste luzatu da bizi-itxaropena, non zaharrek ez dakite zertan eman aisialdia. Denbora luzea eta diru gutxi, hauek dira zahar gehienen oztopoak. Jasotzen dituzten pentsioekin ez dute begira gabe xahutzeko adina. Are gehiago, pentsioak ez die premiazko gauzarik erosteko adina ematen.

Hori dela eta, behar diren bitartekoak ezarri behar dira zahartzaroa duintasunez eraman dezagun. Hasteko, pentsio duinak jar ditzatela, gaur egungo bizi-mailari dagozkionak, eta ezin bada hori egin, haiei zuzendutako produktu eta serbituen salneurriak apalagoak izan daitezela. Adibide gisa bururatzen zait helduei antolatutako bidaiak. Bidai agentziek diru-laguntza jasoten dute zaharrei bidaiak salneurri baxuagoan eskain diezazkieten.

Zahartzaroan badago unea arreta berezia eman behar zaiona, hau da, zaharrek, adina edo gaixotasuna direla eta, independentzia galtzen duteneko unea. Askotan, seme-alabek ez dutelako haiek zaindu edo lan arrazoiengatik ezin dutelako, zahar egoitza batera eraman dituztegu. Hori ez da haientzat aukera onena, gero. Nire ustez, kasu gehienetan une traumatikoa izaten da, eta azkartu egiten zaie hiltzeko unea. Horri gehitu behar zaio, tamalez, nagusiek bere kabuz moldatzeari uzten diotenean, eta ahulak direnean, askotan tratu txarrak jasaten omen dituzte, bai zahar egoitzakoengatik bai sendikoen aldetik.

Hori guztia ekiditzeko, niri ideia ona iruditzen zait, gure zahartzaroa planifikatzea. Gure ahalmen fisiko eta mentala galdu baino lehen, aurreikusi dezakegu gure etorkizuna. Maiz ikusi dut, kooperatiba baten bitartez jendea elkartzen dela, eta bere neurriko egoitza bat eraikitzen dutela. Horrela, kalitate oneneko serbitzuak lortzen dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario