martes, 6 de marzo de 2012

ARGAZKIA

Eskultura harrigarria. Nik eskultura honekin egingo nuke Frankorenekin egin zuten modura. Eskulturak emakume bat, eskuen artean erratza hartuta, errazten irudikatzen du. Eskulturaren oinarrian irakur daiteke “Place de la femme”, hots, « Emakumeen Enparantza ».

Ez da beharrezkoa esatea erabat matxista iruditzen zaidala irudia, eta eskultura gizarte matxistaren isla dela. Ez ote zegoen beste irudirik emakumea hobeto irudikatzen duenik? Irudi honek emakumei etxeko lanak egitea bakarrik dagokiela esan nahi duela ematen du.
Argazkia begiratzeak gaur egungo gizarte-arazora eraman nau. Argazkia ikusteak pentsarazten dit oraindik ez daukagula barneratuta garbiketak ez dagozkiela soilik emakumeei. Bakoitzak garbi dezala bere zikinkeria. Emakumeok ez daukagu gizonezkoek zikintzen dutena zertan garbitu, eta egiten badugu nahi dugulako izan dadila, ez gizarteak behartzen gaituelako.

Dena den, onartu behar da eskultura ez dela gaurkoa. Zaharra dela ematen du. Nire ustez, tarte labur batean, pauso handiak eman ditugu gizarte aurrerakoi baterantz, eta alde nabarmenak ikusten dira gure gurasoen eta seme-albeen arteko belaunaldietan. Ziur aski emakumea lan merkatura sartu izanak gizartean aldaketak eragin ditu, beraz gizarteak aurrerako pausoak eman ahala, emakumeek etxeko lanak egiteari uzten diote, eta gizonezkoek behar dituzte, erremediorik gabe, lixibak egin, umeak zaindu, erosketak egin, etab...

No hay comentarios:

Publicar un comentario